Menu
Aurkezpena
Egitaraua
Historia
Nola heldu
Argazkiak
Eskerrak
Jazkera lehiaketa
Erdi aroko erara jantzi zaitez !
Idioma
Castellano
Berezia
Parte hartu
 
   BUTROIKO GAZTELUA
Historia
 Butroiko gaztelu liluragarriak gogora ekartzen digu Erdi Aroko giroa, eta batez ere Bizkaiko historia forjatu zuten armen hotsak.
 XVI. mendean hasi eta hirurehun urte baino gehiagotan Bizkaiko historia bi bandotan banatutako nobleziako familien arteko borrokaldi etengabe eta odoltsuetan ehundu zen, Butroiko gaztelua ardatz zela.
 Butroiko jaunek, euren gaztelu erasoezinean gotorturik eta soldadu sendo eta adoretsuen laguntzarekin, mendean hartu zuten inguruko lurraldea.
 Jatorrizko dorre-etxea Butroiko leinuaren oinetxea izan zen. XIII. mendearen erdialdean eraiki zuten eta handik oso laster, hurrengo mendearen erdialdean, Butroiko V. Jaunak gaztelu bihurtu zuen.
 Bandoen arteko borrokak amaiturik, XVI. mendearen hasieran gaztelua bertan behera utzizuten eta hondatuz joan zen harik eta XIX. mendearen azkenean zaharberritu zuten arte, gaur duen itxura emanez.
Arkitektura
 Butroiko gazteluak gaur egun kanpotik duen itxura eta barruko egitura guztia XIX. mendearen hasierakoak dira, Erdi Aroko gaztelu zahar eta erdi eroriaren zaharberrikuntzaren emaitza.
 Francisco de Cubas arkitekto entzutetsuak egin zuen zaharberrikuntzaren proiektua, 1878an, garai hartan Europako gaztelu nagusiak zaharberritzen zirenean erabiltzen ziren irizpideei jarraituz.
 Begien atsegingarria da eraikinaren liraintasuna: dorretxo fin muturzorrotzez josita dago eta elementu guztietan bertikaltasuna da nagusi. Eta harrigarria da barruaren antolaera, hainbat eta hainbat plano, eskailera eta pasabidetan banaturik baitago labirintoa balitz bezala.
 Zaharberrikuntza sakon eta arretatsuak urte askotako abandonuaren ondorioz eraikinak zituen kalteak konpondu ondoren, gaztelua jendearentzat zabaldu da turismo eta kultur gune bilakaturik.
Butroiko gazteluaren zenbait datu:
* Gehieneko garaiera: 45 metro
* Eraikinaren azalera: 3.854 metro karratu
* Harri bolumena:11.825 metro kubiko

Argibidea: hemendik.
 
 
 
Design downloaded from FreeWebTemplates.com
Free web design, web templates, web layouts, and website resources!